Caracas songbook

El blog de ultramar de la EIO

SHOSTAKOVITX DITSOSOZKOA Maiatza 1, 2010

Filed under: SALTSA KREOLA — ardozale @ 7:52 pm

.

.

Oso fin aritu dira gure neska-mutilak azken hiru egunetan, “Francisco de Miranda” orkestrakoekin elkarlanean; txukun, indartsu, dotore. Biba zuek. Ez dakigu askotan gazte jende honek zein ahalegina egiten duen hor egoteko, mailarik altuenean, baina ahalegina ikaragarria da, sinetsidazue, eta zalantzan nago merezi duten bezala estimatzen ote diegun. Nekatuta daude honez gero, oso nekatuta, batetik inoiz ez bezalako egurra ari direlako jasotzen, bestetik inoiz ez bezalako lan programa exigitzen ari zaielako. OK, esango du baten batek, horretarako joan ziren Venezuelara, jotzeko eta ikasteko. Oraingoan, baina, oso goian jarri da jomuga. Goiegi, akaso.

.

Asko komentatzen ari da bazterrotan zergatik ez ziren bidali denbora nahikoaz Euskal Herrira Shostakovitxen 10. sinfoniaren 2. mugimenduaren partiturak, ganora apur batez irakurtzeko eta prestatzeko. Baina ez dago bueltarik: ez ziren bidali, eta orain etorri dira komeriak. Zein da arrazoia? Arreta ziurtatzea une oro, Patricia Escuderok bere azken postean dioen bezala? Baliteke. Baina bada besterik dioenik ere. Susmoa dago lan egiteko modu honen atzean pedagogia anker bat dagoela, ankerra guretzat, alegia. Nik uste frogatu nahi izan gaituztela apur bat, ea euskaldun horiek zer egiteko kapaz diren, aizue, eta gure orkestrako jendea ahal duena egiten ari da. Ez da gutxi; baina ikasle askoren iritzia da partitura hori ondo begiratuta ekarriz gero askozaz ere gehiago gozatuko zutela saioan.

.

Tira, atzo Simon Bolivar orkestra entzutera joan ginen arratsaldean, Sistemako arduradunek gonbidatuta, eta horri esker behintzat entsegua motzagoa gelditu zen, denon zorionerako. Kontzertua EIOk gaur jo behar duen areto berean (Centro de Acción Social por la Música-n) antolatuta zegoen; areto ederra, inondik ere, oraindik bukatu eta estreinatu gabeko eraikin baten barruan dagoena. Zer esango dizuet, bada, musikalitate handiko saioa entzun eta ikusi ahal izan genuela, goitik behera. Egitarauan Hindemith, Nielsen eta Schumann (menu goxoa, benetan); gustu handiz irakurrita, hasieratik bukaerara, eta latitude hauetan horren ohikoa den berotasun puntu horrekin bilduta, den-dena. Puntako orkestra da Simon Bolivar munduan, eta garbi dago zergatik. Haien soinua zaila da konfunditzen beste ezein orkestrarenarekin. Publikoan izugarrizko zoramena eta algara, haur eta gazte entregatu askoren txalo eta ohiu pila. Gran bochiche, papito.

.

Oskar Gereñu

 

4 Responses to “SHOSTAKOVITX DITSOSOZKOA”

  1. Arantxa Valencia Says:

    Por supuesto que nuestros chic@s de la EIO podrán con todos los impedimentos guiados por la EIA, y el concierto que en estos momentos estará a punto de comenzar(!!!!qué nervios!!!) les dejará incluso a ellos con la boca abierta, demostrándoles lo capaces y hábiles que son para conseguir su objetivo. BRAVO PARA TODOS!!

  2. Edurne Says:

    Elkarlanean. Hori da lan egiteko modu bikaina. Zuek esaten duzuen moduan “txukun, indartsu, kolore”. BIBA ZUEK.

    Aretoa kanpokoa bezain ederra bada, musikarekiko harmoniaz beteta, atsegin berezia izan dezazuen opa dizuegu.

    Oso lan bikaina. Nahiz eta nekea agertu, beti aurrera. Nahiz eta partiturak berriak izan, beti prest. Gerokoak txaloak, txaloak eta txaloak.

    • Edurne Says:

      Teleberrian primeran ikusi ahal izan zaituztegu. Izugarrizko poza nabaritzen zaizue aurpegietan.

      Zorionak! Txalogarria.

      Bidaia on izan dezazuen. Hemen gaude zeuen zain.

  3. Arantxa Valencia Says:

    Ya os hemos visto las caras de alegría y satisfación tras el concierto de ayer y con el atuendo típico de allí( Teleberri 2 de mayo). Lo poco que hemos podido oír del concierto, maravilloso. Las caras de los dos directores ya expresaban todo lo que habeís dado y la huella que por aquellos parajes habeís dejado. Todo tiene su fin, pero todo lo que habeís vivido se os queda para siempre . Gracias a todos por los momentos tan emocionantes que nos habeís hecho pasar.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.